XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ARESTIREN OBRAREN BERRIKUSKETA AURKEZLEAREN SARRERAJuan San Martin aski ezaguna da euskaltzaleen artean.
Hala ere, halako aurkezpen xume bat eginen dizuet berari buruz zerbait jakin dezazuen.
Juanito, 1922.ean jaio zen Eibarren eta lantegi buru aritu eta gero 1950.ean hasten da euskal aldizkarietan idazten:
1957.ean euskaltzain laguntzailea egiten dute eta 1959.ean
1964.ean euskaltzain osoa egiten dute eta hamaika urtez idazkari izan da Euskaltzaindian.
Gero, euskalgintzan jarraitu du lan egiten eta hamaika artikulu eta hitzaurre (hitzaurreen artean bat Arestiren Harri eta Herri-ren lehen edizioari egina) idatzi ditu.
Idazle bezala, poesian
Eta lantzen jarraitzen omen duen mendizaletasunaz gain, euskalgintzan dihardu oraindik beti ere, oraingoan EGAN literatura aldizkariaren zuzendari.
Hona hainbeste urtetan Gabriel lagun izan zuelako etorri zaio mintzatzera, eta zalantzarik gabe Gabrielen obraren ezagutzaile zorrotza dugulako.